EUSKADIKO SUHILTZAILEAK
BORROKAN
Eusko Jaurlaritzak suhiltzaile lege berri bat aurrera atera du. Lege honetan suhiltzaile parke asko egunero hainbat ordutan itxita egoteko aukera ematen du, kostuak jaizteko. Gainera, serbitzua pribatizatzeko aukera ere ematen die aldundiei eta udaletxei. Beste parke batzuk suhiltzaile boluntarioz bete nahi dituzte, serbitzuaren kalitatea jaitziz.
Lege honen aplikatzaileak aldundiak eta udaletxeak dira, suhiltzaile serbitzuen jabeak. Horri aurre egiteko, Euskadiko suhiltzaileek hainbat mobilizazio egin dituzte, bi ataletan. Batetik, Eusko Jaurlaritzaren aurrean manifestazio bat egin zuten Gasteizen. Bestetik hiru manifestazio egin zituzten; Donostin, Bilbon, eta Gasteizen. Azken manifestazio hauek udaletxeetan hasi eta alduendietan bukatzen ziren.
Manifestazio hauetan ehunka suhiltzaile elkartu ziren Euskadiko Autonomia Erkidegoko serbitzu guztietatik etorriak. Bilboko Suhiltzaileak, Bizkaiko Suhiltzaileak, Arabako Suhiltzaileak, Gasteizko Suhiltzaileak, Gipuzkoako Suhiltzaileak, Donostiko Suhiltzaileak eta Ayalako Suhiltzaileak. Azkenengo manifestazioan, Bilbon burututakoan, aireportuko suhiltzaileak batu ziren, errekorte plan baten aurrean ere daudenak.
EAEko suhiltzaileetaz gain, azkenengo manifestazioan kanpotik etorritako beste hainbat suhiltzaile beraien atzikimendua ereerakutzi zuten. Valladolideko Suhiltzaileak, Gastela eta Leongoko Suhiltzaileak, Kantabriako Suhiltzaileak,....
Manifestazio hauen antolakuntzan sindikatu guztiak bat egin zuten. LAB, ELA, CCOO, UGT,... eta SUBP (Sindicato Unificado de Bomberos Profesionales) sindikatu berria.
Protesta hauei amaiera emateko, abenduaren 21, 22 eta 23an Euskadiko hainbat tokitan sinadurak bildu ziren lege honen aurka.
Bideoetan manifestazioetan irakurritako testuak entzungai daude.
![]() | ![]() | ![]() | ![]() |
|---|---|---|---|
![]() | ![]() | ![]() | ![]() |
![]() | ![]() | ![]() | ![]() |
![]() | ![]() | ![]() | ![]() |
![]() | ![]() | ![]() | ![]() |
![]() | ![]() | ![]() | ![]() |























