top of page

Suhiltzaileen egunerokoasunan suteak baino gehiago daude. Haien betebeharrak erleeri aurre egitea, teilatuak konpontzea, auto istripuetan lan egitea, ... ere dira.

 

Suhiltzaileak 24 orduko txandak egiten dituzte, goizeko 8etan hasita. Parkera ailegatzean egiten den lehenengo gauza eguneko betebeharrak eta kamioiak banatzea da. Bakoitzari kamioi bat ezartzen zaio egun bakoitzerako eta sute batera joateko orduan bera da kamioi horren arduraduna eta gidaria. Kamioiak ezarrita, bakoitzak bere kamioia ondo dagoen begiratu behar du, batez ere gasolina maila eta ur maila. Horretaz gain tailerran nor egongo de, sukaldean nor egongo den,... ezartzen da. 

 

Txandan bakoitzan hainbat suhiltzaile daude, eta kabo bat (taldearen agintaria). Txandan bkoitzan 3 sargentu daude Bizkaia osorako, kaboen gainetik daudenak.

 

Gosaldu eta gero, eguneko "maniobra" giten da, hau da, entrenamendua. Maniobra hauek egunero egiten dira, larunbatetan eta igandeetan izan ezik, eta bertan protokoloak eta jarduteko moduak berikusten dira, simulazio bat eginez. Bideo honetan etxe sute baten maniobra egiten da, suhiltzaile batzuk protaleko atetik sartzen dira etxera eta beste batzuk leihotik. Azkenik simulatu egin da nola bi suhiltzaile etxe barruan geratzen diren atera ezinik eta rapel egin beharra dute etxetik ateratzeko.

Maniobra eta gero jateko ordua heltzen da. Sukaldeko alduraduna janaria egin eta denok batera jaten dute. Arratsaldea haien denbora librea da, non parkean duten gimnasiora edo frontoira joan daitezke edo telebista ikusi. Gaua iristean afaldu eta telebista ikusten dute, lo egiteko ordua heldu arte. Parkean lo egin eta goizeko zortziretan berriz ere erreleboa egiten da.

 

 

Suteetaz gain suhiltzaileek beste hainbat ekintza egiten dituzte, adibidez erreskateak edo erleak kendu. 

bottom of page