top of page

Egunero hainbat eta hainbat sute daude Euskadin. Hemen daude sute haien hainbat adibide. Batetik sute txiki bat, bestetik baso sute bat eta azkenik poligono baten sute bat. 

 

Inoiz ez daude bi sute berdi, horregaitik oso garrantzitsua da sute bat ikustean eta deitzean ahalik eta datu gehien ematea. Oso garrantzitsua da kokapena zehaztea eta sutearen tamaina zehaztea, baita ere zauriturik dauden ala ez.

Bideo hau baso sute bati dagokio. Kasu honetan bi parkeetako suhiltzailek lan egin zuten amatatzeko; Basaurikoak eta Iurretakoak. Kamioi autobomba bat, kamioi forestal bat eta bi todoterreno desplazatu ziren sutea amatatzeko. Bi ordu baino gehiago behar izan zituzten amatatzeko. 

 

Lehenik Ertzaintzako dotazio bat ailegatu zen eta haiek zehaztu zuten sutearen tamaina. Suhiltzaileei dagokienez lehenak heltzen Basauriko parkekoak izan ziren, autobomba batekin eta todoterreno batekin. Bost minutu geroago Iurretako suhiltzaileak ailegau ziren, kamioi forestal eta todoterreno batekin. Guztira zazpi suhiltzaile hartu zuten parte.

 

Azkenik, eta baso suteetan gertatzen den bezala, Base Gorriko langileak ailegatu ziren, haiek geratu ziren reten bezala, sua ez berpizteko.

Sute hau txabola batzuen suteari dagokio. Kasu honetan Basauriko parkeko suhiltzaile guztiak mobilizatu ziren, zazpi. Bi autobomba, eskala bat eta todoterreno bat eraman zituzten sutera. 

 

Kasu honetan oso argi ikusten da deien garrantzia. 112ra egindako deian ez zuten zehaztu suteare kokapena, baizik eta bakarrik sutea kokaturik zegoen poligonoaren izena. 

 

Zazpi suhiltzaileek ordu bat behar izan zuten guztia amatatzeko.

Sute hau azken urteetan egon den suterik larrienetako bat izan da. Arrigorriagako Martiartu poligonoan gertatu zen. Sute honetan Bizkaiko 100 suhiltzaile baino gehiago hartu zuten barte lau egunetan zehar 24 orduz.

 

Lehenengo eguna gogorrena izan zen, 20 ibilgailu baino gehiago egon ziren denbora berean lan egiten eta 50 suhiltzaile baino gehiago. Amatatzeko Eusko Jaurlaritzako teknikariak lagundu zuten koordinazio lanetan.

 

Sutea "Ribera Libros" empresaren biltegian gertatu zen, liburuz beterik zegoena. Ondorioz, oso zaila izan zen amatatzea eta gauerako kontrolatu ezin izan zutenez ur kañoi baten laguntza behar izan zuten ura presio handiz botatzeko eta sutea kontrolatzeko.

bottom of page